BERRIAK

Gipuzkoako Aldundiak frankismo garaian bortxazko lanetan izan zituzten presoak omendu ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak frankismo garaian bortxazko lanetan aritu behar izan zuten presoak eta hauen senideak omenadu ditu ekitaldi baten bitartez. Bertan Marcelo Usabiaga, 98 urterekin, bizirik dagoen bakarra eta duela bi aste zendutako Guillermo Aizpuruaren senitartekoak izan dira.

descarga

Frankismo garaian bortxazko lanetan izan zituzten presoak omendu ditu arratsalde honetan Gipuzkoako Aldundiak. Foru jauregian burutu duten ekitaldian Marcelo Usabiaga, Itziarko batailoian bortxazko lanetan izan zuten 98 urteko ordiziarra eta duela bi aste zendutako Guillermo Aizpuruaren senideak egon dira. Azken hau Oiartzun inguruan eduki zuten bortxazko lanetan.

Azken honen bilobak, Oinatz Aizpuruak, hartu du hitza, «lekukotasunaren garrantzia» azpimarratzeko. Era berean, gertatutakoa «ez ahaztea» ezinbestekoa dela adierazi du. Preso egon eta Maria Servini epaile argentinarraren sumarioan testigantza eman zuen Felix Padinen alaba ere ekitaldian egon da.

Aldundiak hau bizi izan zuten guztiak «errekonozitu» nahi izan ditu. Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, «askatasuna eskuratu asmoz, esklaboak izan ziren» horiek omentzeko desioa azaldu du. Era berean, azpimarratu nahi izan du toki guztietan ez dela hau betetzen: «Gu guztion lotsarako, esklabistak omenduak dira eta esklaboak bide bazterrean ahaztuak». Zentzu honetan «mespretxurik latzena esklabistei urrezko domina eskaintzen dizkieteneei», gehitu du.

Ekitaldian, halaber, garai hartako hainbat lekuko, memoria historikoaren arloan lanean ari diren hainbat elkarte eta erakundeetako ordezkariak izan dira.

Share This:

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée.


*


Time limit is exhausted. Please reload the CAPTCHA.

Attention, les commandes ne peuvent pas être de moins de 5 € Rejeter