BERRIAK

Panfleto nazi-faxistak agertu dira Indautxuko kaleetan.

Abendu osoan zehar Bilboko auzo ezberdinetan margoketa nazi-faxistak agertu dira. Abenduaren 10ean Deustun ikusi ahal izan ziren eta hilaren 25ean, Deustun zein Uribarrin. Oraingoan, Indautxun Adolf Hitlerren aurpegia duten panfletoak zabaldu dituzte kaleetan.

Beste hainbat auzotan gertatu bezala, Indautxun ere ekintza nazi-faxista bat egin dute; Hitlerren aurpegia duten panfletoak agertu dira auzoko kaleetan mezu honekin: « Haien gezurrekin ni gorrotatzea erakutsi dizute… Ni izan nintzen orain mundua menperatzen dutenen aurkaria ».

Baina Indautxukoa ez da izan azken hilabeteko ekintza bakarra. Deustun eta Uribarrin margoketa nazi-faxistak egin dituzte azken aldian; eta horiei erantzunez, gaur gauean, margoketen gainean mezu antifaxistak agertu dira.

Share This:

Attention, les commandes ne peuvent pas être de moins de 5 € Rejeter