BERRIAK

Hasi da Kukutza defendatu zuten 23 lagunen aurkako epaiketa.

Kukutza gaztetxea defendatu zuten 23 lagun epaituko dituzte Bilboko epaitegian urtarrilaren 28, 29 eta 30ean. Gaztetxea hustu zuten unean teilatuan erresistentzia egin zuten gazteak dira epaituak izango direnak, eta usurpazio delitua leporatuta, bakoitzarentzat 960 euroko isuna eskatu du fiskaltzak. Gainera, horietako batentzat hiru urteko kartzela zigorra ere eskatu du, teilatutik hainbat objektu botatzea leporatuta. Elkartasun taldeak azaldu du bideoek ez dutela halakorik erakusten, eta ertzainen hitza besterik ez da:oela froga moduan.

Epaiketa salatzeko, hainbat mobilizazio antolatu dituzte datozen egunetan. Gaur goizean goiz hamarnaka lagun bildu dira Bilboko epaitegiaren aurrean eta bihar ere 8:30etan jarri dute hitzordua. Ostiralean, berriz, urtarrilak 30, manifestatzera deitu dute 20:00etan Sabin Etxetik abiatuta.

Gogorarazi dute 23 lagun horiez gain beste 20 ere auzipetuta daudela eta epaituak izango direla “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Horientzako 18 eta 30 hilabete arteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskaltzak.

TOPATU Info

kukutza_epaiketa_mobilizazioak_2015_3

Share This:

Attention, les commandes ne peuvent pas être de moins de 5 € Rejeter