BERRIAK

NOR GARA

IPEH ANTIFAXISTAREN ARAUDI NAGUSIA

● IPEH Antifa nor gara ? Zer da ?
Ez gara alderdi politiko, sindikatu edo elkarte bat. Gizabanakoen batura xumea gara. Oroz gainetik, antifaxismoaren printzipio eta oinarriak onartzen eta ezagutzen ditugu. Horrela, kapitalismoaren aurkako borrokan dihardugu, faxismoa kapitalismoak berak sortzen baitu. Kapitalismoak eskuin muturraren bitartez eta diskriminazio, bazterketa, xenofobia, arrazismo, antisemitismo, sexismo, erligio integrismo eta obskurantismo forma ororen bitartez zabaltzen du faxismoa.
Hedaduraz, dominazio forma ororen aurka borrokatzen dugu. Kapitalismoaren, kontsumoaren merkatu logikaren eta izaki bizidun ororen zapalkuntzaren (anti-espezismoa eta animalien askatasuna) aurka gaude, eta baita kapitalismoaren errepresio logikaren aurka ere.
Alderantziz, partekatzearen, elkartasunaren, berdintasunaren praktikari hertsiki lotuak gara, aniztasuna onartuz, noski.
IPEH ANTIFAXISTAko kideok Ipar Euskal Herrian borrokatzen dugu, internazionalismoa praktikatuz betiere, munduko zapaldu guztiekiko elkartasuna erakutsiz. Benetan anti-inperialistak diren independentziarako borrokak sostengatzen ditugu, eta, hortaz, populuen autodeterminazio eskubidea argiki aldarrikatzen dugu.
● Nola funtzionatzen dugu :
IPEH ANTIFAXISTAren baitan, gure funtzionatzeko manera autogestioa dela sostengatzen dugu (erabakiak asanbladan modu horizontalean hartuak dira, ez dago liderrik, etab…), pertsonen izaera eta militantzia moduen aniztasuna errespetatuz.
Erabakiak asanbladan hartuak dira, ideiak eztabaidatu ondoan.
Independentzia osoa aldarrikatzen dugu, diru mailan zein politika mailan.
Pertsona orok du hitza hartzeko, entzuna izateko eta entzuteko, errespetatua izateko eta errespetatzeko, eta besteen elkartasuna jaso eta besteekiko elkartasuna sustatzeko eskubidea.
● Proposatzen duguna :
Kultura antifaxistaren bitartez kapitalismoaren aurkako klase batasuna eta elkartasuna garatzea, ekintza, barne/kanpo tailer, kontzertu, eztabaida-mintzaldi, elkartasun bazkari-afari, eta abarren bidez…
Faxismoa eta erreakzioaren aurrean abisua eman, informatu eta ekin.
Ipar Euskal Herrian erresistentziarako herri mugimendu baten antolatzean parte hartu.
● Antifaxista nola ? zergatik ?
Klase analisian eta borroka antikapitalista anitzan oinarritzen da IPEH-ren borroka antifaxista.
Antifaxistak gara, faxismoa presente baita, gaur ere, eta gizartearen arlo guztietan (eskola, administrazio, etab…), gizarte klase orotan eta jendeen izpirituan sartzen ari baita. Faxismoak klase menperatzaileen pribilegioak mantentzeko bidea ematen du, bestearen beldurra eta gorrotoa bultzatuz (etorkin, « paperik gabeko » jendea, LGBTGQIA, etab…), estatu errepresioa sustatuz (polizia, justizia, administrazioa, etab…), talde faxistek burutu ekintza bortitzak ahalbidetuz (Clément-en hilketa, eraso homofobo eta xenofoboak, etab…).
Horren aurrean, ideia horiek karriketan eta buruetan bide egitearen aurka borrokatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Share This:

Attention, les commandes ne peuvent pas être de moins de 5 € Rejeter